BLOGa

Oinezko-ibiliaren edo xendazaletasunaren ordenamendurako proposamen bat.

Oniberrak isteko eskubidea eta Pasurako Eskubide Generiko Unibertsala.

Irakurri artikulua, erderaz

Ingenieria Sendo S.L. ren kolaborazioa kataluiniako xendazaleen aldizkarian

“Caminando la historia” izenburudun artikulu dibulgatiboa SENdÉRIA-Noticiari dels camins, 58ºzkia, 2019ko Ekaina. El MIRADOR atalean.. 

Bide publikoen defentsari buruzko tailerrak Soncillo-n (Burgos)

Urriaren 13an  Plataforma Ibérica de los Caminos Públicos-ek antolatutako jardunaldietan parte hartuko dugu.

Soncillo acoge unas jornadas sobre la defensa de los caminos públicos (BurgosConecta.es)

La asociación de defensa de los caminos públicos de Erandio toma el timón de las jornadas (El Correo)

Itsasondoko Bide Publikoen Inbentarioari buruzko aurkezpena

2017ko Uztailaren 13a, hasiera eman zaio udalerriko bide publikoen ikerketa historiko-geografiko-administratiboari.

Beasain eta Tolosa artean, Oria ibaia eta N-I errepidearen ertzean, nukleoa haranaren sakonean dago kokatuta; 8.94km² azaleran Murumendi tontorrerantz luzatzen diren mendi-hegaletan edatzen delarik. Baserri multzoak eta banaka-banaka beste batzuk ere aurkitzen dira mendi inguru horretan. 2016ean 658 biztanle zituen.

20 bat lagun hurbildu ziren, Itsasondoko kultur etxean egin zen aurkezpenera. Lanaren inguruko aspektu metodologikoak, helburuak eta inbentarioaren erabilerari buruz aritu ginen, gure buruak aurkezteaz gainera.

Elkarreratze hau interes berezikoa oi da zentzu bietan, izan ere, bertako herritarren testigantza bizia jasotzea oso da garrantzia handikoa bide baten estatusa zehazterako garaian. Zentzu honetan bertaratutakoekin kontaktuak ezarri ziren.

Aukezpena bukatzearekin batera eztabaidari bide eman zitzaion, bideez eta hauen mantenuaz aritu zirelarik, interes bereziko gaia, inondik-inora ere.

Arteako Bide Publikoen Inbentarioa

2017ko Ekainaren 16a, herriko kultur-etxean eginiko aurkezpen publikoarekin hasiera eman zaio udalerriko bide publikoen azterketari.

18 hilabeteko prozesuan bideen ikerketa historiko-geografiko-administratiboa gauzatuko dugu, mimo handiz landutako bide administratiboa garatuz. Udalbatzak behin-betiko lana onartu orduko, hasierako onarpenak dagokion esposizio publikoa izango du eta bere alegazio fasea.

Artea, izen historikoa Gaztelu-Elexabeitia, Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da 12.4 km² azalerakoa, Arratia eskualdean dago eta 736 biztanle zituen 2016an.

Hamasei udalerrik osatzen duten eskualdean, Artea izango da lehenengoa SENDOren egitekoak kontratatu eta Toki-Erakundeen Ondasunen Araudiak zehaztu bezala, Bide Publikoen Inbentarioa eguneratzen. Artea-Arratia

Foru-Lege artikulua. Elena Aranda eta Guillermo Ruiz de Erentxun: “Bide publikoak”

Elena Aranda Lambea andreak, nekazaritza ingeniari teknikoak eta mendi-ingeniariak, eta Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro jaunak, bideetan adituak, 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen eta  bide eta bide-zorrei inguruko lana burutu dute. Ohargarria delakoan, hona hemen: Artikulua Irakurri

7k Erreportaia. HERRIBIDEAK

Creados la mayoria en auzolan y otros muchos por los reyes, utilizados para transportar mercancías y personas. Los ayutamientos son los responsables de recuperar estos viejos caminos y sendas. Artikulua Irakurri