Perizialak. Bide eta zordan bideena

BIDEEN ETA ZORTASUNEN PERIZIALAK. PARTIKULAR EDO ADMNISTRAZIO ETA JUSTIZIARAKO IRIZPENAK. ZORTASUNAK.BITARTEKARITZAK

Bideen aferak auzi administratibo edo juridikora heltzen direlarik, peritu txosten edo informe teknikoak egiten ditugu, kasu bakoitza argitzen laguntzen dutelarik. Entitate Lokalen Ondasunen Arautegiak zehazten du bete beharreko jarraibidea, izan Ikerketa espediente, Mugatze edota Errekuperazioa.

BITARTEKARITZAK

Kasu askotan aurkitzen ditugu bideen mugatze edo erabilpenengatik sortzen diren aferak. Bide Administratibo zein Zibilak aurreikusten ditu auzi hoiek konpontzeko formak, haatik, biak ala biak dira zail, garesti, luze eta ez beti justuak.

Bitartekari lana egiten dugu, parte ezberdinek aterabiderako onartzen gaituztenean, metodo objetibo eta inpartzial bat aplikatuz, eskaintzen zaigun dokumentaziotik abiatuta, testigantzak adituz eta gure ikerketa propiotik.

Behin bete beharrekoak bete direnean, mugarritzea gauzaten da mapetan islatuta geratu delarik eta koordenada bidez geolokalizatuta.