Nortzuk gara

GURE LAN TALDEA

Elena Aranda Lambeak zuzendua da, mendi ingeniaria eta peritu judiziala; Guillermo Ruiz de Erentxun, bideetan aditua eta admnistratzaile; Imanol Goñi Aranburu, Kartografian ingeniaria. Ohiko kolaboratzaile dugu Urdin Elortza Letamendi, bidezidorren teknikaria.

Gure ibilera esparru teknikotik dator, Geografia Informazioko Sistemen (G.I.S.) eta landa garapenera aplikaturiko ingeniaritzatik. 1997an osatu genuen lehenengo Bide Publikoen Inbentarioa eta ordutik erregulartasunez aritu gara dozenaka udalerritan Bizkaia , Gipuzkoa eta Araban zehar.

Udalerri denetan modu objektiboan aplika zitekeen metodologia bat eratu behar izan genuen emaitzak homogeneoak izan zitezen. Ordu-arte inortxok ez zeukan Euskal Herriko udalerrien BIDE PUBLIKOAK, zolatuak edota zoladura gabeak, oinezkoentzakoak etab, Ondasunen Inbentarioan erregistratzeko protokolo edo modua finkatuta, prozedura administratibo tasatu baten bermearekin.

Hasiera Deustuko Unibertsitateko Geografia Departamentuarekin batera izan zen; Durangaldeko Landa Garapeneko agentzia eta Bizkaiko Udaletxe batzuk tartean. Apurka kasuistika zabalak eta udaletxeen beharrizanek gidatuta teknikan aurrerapenak eman genituen. Metodoa ikerketa historikoan, geografiaren analisian eta udalerrien aurrekari administratiboetan oinarritu genuen.

Urteetan zehar laneko metodo hau perfekzionatu dugu, herritarren eta bideekiko interesdunen parte-hartze prozesuarekin bide sare publiko tradizionalaren errekuperazioari bermea eta ziurtasuna emanaz.

Aitzindari gara esparru honetan eta harremana daukagu Katalunia eta Espainiako kideekin; urteetan bideek eta berauen erabilpenek sortu izan dituzten auziei aurre eginaz eta ebatziz goaz, baita sortzen diren berriei ere, egungo gizartean pribatutasunaren eta erabilpen publikoaren inguruko pertzepzio berriekin sortutako auziak, nekazal ohituretatik gero eta aldenduago dagoen gizarte honetan.

Eskaintzera gatozena erreminta tekniko bat da, erabateko bermea duena udal teknikari, tokiko agintari, landa garapeneko agentzia edota beharrizana lukeen beste edozein erakunderentzako; baita lehen sektoreko  esparru profesionalarentzako (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) eta ludikoak izanik ingurune naturalean praktikatzen diren ibilaldi edo bestelako jarduerentzako.